18/98+
  · euskara   · castellano   · fran├žais   · english

 Aurkezpena  |  Berriak  |  Dokumentazioa  |  Kaiera  |  Epaiketak  |  Lan taldeak  |  Hemeroteka  |  Loturak









Aurkezpena
pixel


Eskubide zibil eta politikoen alde epaiketa guztiak eten!

MANIFESTAZIOA OTSAILAREN 18an BILBOn
17:30etan Aita Donostia Plazan
MANIFESTAZIOA EGITEKO ARRAZOIAK:

A) Prozedura judizialari buruz.
1. Ez ditu ganorazko prozesu bat izateko gutxieneko baldintzak ere betetzen: arbitrarioa da.
2. Bultzada politiko bati erantzuten dio.
3. Aldez aurretik finkatutako zigorretan oinarritzen da, eta muzin egin die auzipetuen tortura eta tratu txarren salaketei.
4. Terrorismoaren aurkako legeak eta Auzitegi Nazionaleko salbuespen-epaitegia ezabatzeko beharra dagoela erakusten du.

B) Auzipetuei buruz.
5. Auzipetutako pertsona eta antolakundeen giza eskubideak eta eskubide zibil eta politikoak urratzen ditu.
6. Auzipetuen duintasuna eta haien banakako nahiz taldeko egitasmoak jorratzeko eskubidea babestu nahi ditugu.
7. Ez dugu ingurune nozioa onartzen, denen aurkako jazarpen indiskriminatua bilatzen duelako.
8. Epaiketa bera aldez aurretik ezarritako zigor bat izatea gaitzesten dugu. Behin-behineko espetxeratzea ezartzeaz gain kostu pertsonalak, ekonomikoak, lanekoak nahiz familiakoak eragiten ditu.

D) Euskal Herriari buruz.
9. Inoren esku-hartzerik gabe, bestelako Euskal Herri bat eraikitzea bidezkoa dela aldarrikatzen dugu.
10. Eskubideak eta askatasunak zatiezinak dira. Haien alde egitean gure alde ari gara.
11. Gizarte bizi, kontziente eta konprometitua nahi dugu.
12. Eskubide zibil eta politikoen aldeko borroka unibertsala da, disidentzia politikoaren jazarpena ere halakoxea delako (zerrenda beltzak, euro-aginduak&).
13. Epaiketek bake-prozesua eratzeko aukerak kaltetzen dituzte.

E) 18/98+ Plataformari buruz.
14. Bidezkoak diren jardueren kriminalizazioa dakarren esparru ez-demokratikoa salatzen dugu.
15. Justiziaren bidegabekeria eta gure eskubide zibil eta politikoen ahuldadea salatzen ditugu.
16. Hedabideak egoera honetaz ohartaraziko dituen babes soziala lortu nahi dugu.
17. Pertsona guztien eskubide guztiak aintzakotzat hartzeko topagunea eskaini nahi dugu, gure eskubideak irmoki eskatzeko eta eskatzen dugun horixe bera eskaintzeko erabaki irmoarekin.
18. Kaierarekin gertatu zen bezalaxe, epaiketa hauen aurka eta eskubide zibil eta politikoen alde manifestazioa egiteko dituen arrazoiak eman ditzala bakoitzak.





2006 - Martxoa 
A A A O O L I
  1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31  

Gaurko Ekitaldiak

Hurrengo Ekitaldiak

Galarreta  Martxoak 5
pixel
Maite Zaitut
pirritx




Zurrumurruk kudeatua Zope erabiliz

Note: Old website
disclaimer